ZUMAIA SAN TELMO BILTEGIAN

Info

Zumaiakao Esther eta Alazne lagunen bitartekaritzarekin, Zumaiako San Telmo biltegian saioa egin genuen behin. Zumaiako Ihintza tabernan edo/eta txosnetan aritzea ohituta ginen baina espazio eta formato hau berria zen guretzat. Egia esa, ez zen arrakasta haundiko gaua izan. Hori bai, gure saioetara etortzen ziren hainbat lagun fidel izan genituen ondoan. Festa arraroa izan zen hura. Argazkirik ez, zoritxarrez.

HORRELA AURKEZTU ZEN FESTA/EMANALDIA

Zumaia Party Santelmo

Musika entzuteko eta dantza egiteko proposamena San Telmotan 

Horrela aurkeztu zuten antolatzaileek Zumaian egin genuen saioa:


1-Zer egin nahi dugun: 
Musika eta dantza alternatiba bat eskaini jendeari San Telmotako bigarren larunbatean. 

2-Festaren deskribapena: 
Haurren diskoteka bukatu ondoren hasiko litzateke eta goizalde arte iraungo luke. 

Selektah Sound System egongo da.

Musika jartzailea, Aritz, eta abeslaria, Daddy Jeff, Selektah Kolektiboko partaideak biak. Rap-a euskaraz eta musika beltza jarriko dute. 


SELEKTAH SOUND SYSTEM zer den azaltzen digu Aritzek: 
Selektah Kolektiboak adierazpide desberdinak erabiltzen ditu. Selektah Kolektiboaren aurpegi ezagunena kaleratu dituen diskak dira, hauetan, rap musika da nagusi baina aurrez esan bezala, anitzak eta aberatsak dira Selektah Kolektiboak erabiltzen dituen tresna eta musika estiloak (rap, reggae, funk, soul, brasilgo musika, afrikarra, elektronikoa…). 
Horietako bat Selektah Sound System bezala aurkezten duguna da. Festa antolatzeko modu irekia da, jamaikarren sound systemetan oinarrituta musika jarri eta musika horren gainean abeslariak aritzen dira, aurrez prestatutako letrekin edota momentuan egindako inprobisaketekin. Ez du aurrez erabakitako biderik jarraitzen, momentuan momentuko egoerari erreparatzen zaio. 
Euskal Herrian, gure historiaren garai zehatz batean bizi gara, ez ditugu begiak itxi eta inguruan duguna ahaztu nahi. Bizirik gaude eta historia horren parte izan nahi dugu eta gure esku dagoen neurrian gauzak aldatu eta hobetu nahi ditugu.

ARITZ SOUND SYSTEM 

Musikarekin batera irudiak egongo dira Manu Uranga zumaiarraren eskutik. Gaur egungo artearen erakusgai izango da.